XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta harridura-markak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

3.4. Eguzki-lore gisakoen alorreko irizpen-, multzo-, zati- eta mota- elkarteak.

Beste gehienek baino askatasun handixeagoa dute hauek honelako hedapenetarako: butano-saltzaile itxura, kafe erre usaina, zakar-biltzaile taldea, orein-haragi zatia, perpaus subordinatu motak.

3.5. Jarleku moduko hitz elkartuak ere sarritxo agertzen dira mugatzaile gisa: deklinabide-atzizkia, geltoki-garbitzailea, aztergai-zerrenda, ikasliburu-saltzailea, logela-aldaketa.

XIII.3. Banan-banako idaztarauak

Orain eratzen diren hitz elkartuak bereiz, marrarekin ala loturik idatzi behar diren argitzen da atal honetan.

Elkarte-mota batzuetan gauzak aski argi daudela ikusi du Euskaltzaindiak: adostasun handia dago elkarte-modu horien idazmoldeaz.

Gomendio-arau zehatza ematen da, ondorioz, elkarte horietarako.

Beste zenbait elkarte-modutan, aldiz, ez da maila bereko adostasunik ageri: idazkera bi utzi dira, horietarako, aukeran.

Arau nagusiak ematen ditu Euskaltzaindiak oraingoan.

Zehaztasunak, salbuespenak eta bestelako argibideak nahi dituenak jo beza Hitz Elkartuen Osaera eta Idazkera liburura: bertako bigarren zatian, Atalez ataleko azalpenean (aurrerantzean AAA) aurkituko ditu xehetasun horiek.